Kultura

 

Irakurketa kluba aldian behin liburua komentatzeko biltzen diren irakurle arruntei dago zuzendua. Bileretan irakurritakoa komentatzen da eta irakurlearengan izan duen eragina: gaia, estiloa, akzioa, pertsonaiak, sentimenduak eta testuak sortutako emozioak.
Irakurketa klubaren helburu nagusia irakurketaren plazera handitzea da besteekin partekatzean. Elkarri entzun, eztabaidatu eta beste batzuen sentsibilitate eta ikuspuntuarekin erkatuz sustatzea. Lan eta idazle anitzak, askotariko joera artistiko eta intelektualen adierazgarriak, klasikoak eta garaikideak irakurtzea ere bada helburua.

Kluba dinamizatzaile batek gidatzen du

Ezaugarriak

Saioaren iraupena: 120’
Parte-hartzaileen kopurua: 20
Hizkuntza: gaztelania
Egutegia: astearteetan, urritik otsailera
Ordutegia: 18:15-20:15
Saio kopurua: 8
Tokia: Casa Torre Jauregia
Prezioa: 8 euro

Plazak zozketaz banatuko dira, eta parte hartzeko izena  eman behar da irailaren 19tik 27ra.

Zozketa irailaren 28an egingo da, 10:00etan Liburutegi Nagusiko umeen atalean. 30 zenbaki aterako dira, lehenengo 20ek plaza lortuko dute eta gainerako 10ekin erreserbarako zerrenda osatuko da. Zozketaren emaitza sareko liburutegietan jarriko da ikusgai eta interesatuei telefonoz jakinaraziko zaie.

Irakurketa klubean parte hartzeagatik ordaindu beharreko zenbatekoa irailaren 29 eta 30ean ordainduko da Liburutegi Nagusian.

Egutegia

Astearteak

  • 4 eta 18 urria 
  • 8 eta 22 azaroa 
  • 13 abendua 
  • 10 eta 24 urtarrila 
  • 7 otsaila

Tailerreko dinamizatzailea

Iván Repila
Bilbon jaioa (1978). Publizista, diseinatzaile grafiko, inprenta-proben zuzentzaile, editore eta kultura kudeatzaile bezala lan egin du.

Argitalpenak
El niño que robó el caballo de Atila
Una comedia canalla

Aukeratutako lanak

Rebelión en la granja, George Orwell
El comensal, Gabriela Ybarra
Estrómboli, Jon Bilbao
La España vacía, Sergio del Molino
Voces de Chernóbil, Svetlana Aleksievich
Otra vuelta de tuerca, Henry James
Las desventuras del joven Werther, Goethe
Manual para mujeres de la limpieza, Lucia Berlin

Liburutegi Sarean lan bakoiteko gutxienez ale 1 egongo da maileguan uzteko.