Kultura

 

Literatura taldeak irakurzale arruntei zuzendutako taldeak dira. Bertan irakurzaleak irakurritakoaz eta liburu bakoitzak eurengan izandako eraginaz jarduteko biltzen dira; gaiak, liburuaren estiloa, ekintza eta pertsonaiak izaten dituzte mintzagai, bai eta liburuak berak eragindako sentimenduak eta hausnarketak ere.

Irakurketa klubaren helburu nagusia irakurzaleen parte-hartzea sustatzea eta irakurritakoak sortutako zirrara beste irakurzale batzuekin partekatzea da. Gehienbat emakumeek idatzitako edo eurak protagonistak diren irakurgaiak aukeratzen dituzte.

Kluba dinamizatzaile batek gidatzen du

Ezaugarriak

Saioaren iraupena: 120’
Parte-hartzaileen kopurua: 20
Hizkuntza: gaztelania
Egutegia: astearteetan, urtarriletik apirilera
Ordutegia: 18:00-20:00
Saio kopurua: 8
Tokia: Casa Torre Jauregia
Prezioa: 8 euro

Plazak Santurtziko liburutegi nagusian abenduaren 13tik 22ra izena ematen duten herritarren artean zozketatuko dira abenduaren 26an. Emaitza, berriz, Santurtziko liburutegi nagusian jarriko da erakusgai eta onartutakoen zerrenda abenduaren 27tik aurrera emango da aditzera mezu elektroniko bidez eta zerrendak argitaratuz.

Literatura taldean parte hartzearen truke ordaindu beharreko zenbatekoa abenduaren 27tik urtarrilaren 5era ordainduko da Santurtziko liburutegian nagusian.

Egutegia

Astearteetan

  • Urtarrilaren 9 eta 23an
  • Otsailaren 6 eta 20an
  • Martxoaren 6 eta 20an
  • Apirilaren 3 eta 17an

Tailerraren dinamizatzailea

Garazi Albizua (Santurtzi). Diseinatzaile grafiko eta kultura kudeatzailea izan da. “Nola egiten dute dortokek?” haur-liburuaren eta “Kemena” eleberri grafikoaren egilea da. Laster eleberri gehiago argitaratuko ditu.

Argitaratutako liburuak

Nola egiten dute dordokek?
Kemena

Hona hemen klubean irakurtzeko proposatutako liburuak

Kontakizun laburren irakurketa.

  • El devorador de calabazas, Penélope Mortimer (komedia beltza, errealismo magikoa)
  • Amatka, Karin Ticbeck (fikzio fantastikoa)
  • Siempre hemos vivido en el castillo, Shirley Jackson (beldurrezkoa)
  • El club de los mentirosos, Mary Karr (tragikomedia)