Kultura

 

Literatura taldeak irakurzaleei zuzendutako taldeak dira. Bertan irakurzaleak irakurritakoaz eta liburu bakoitzak eurengan izandako eraginaz jarduteko biltzen dira; gaiak, liburuaren estiloa, ekintza eta pertsonaiak izaten dituzte mintzagai, bai eta liburuak berak eragindako sentimenduak eta hausnarketak ere.

Irakurketa klubaren helburu nagusia irakurzaleen parte-hartzea sustatzea eta irakurritakoak sortutako zirrara beste irakurzale batzuekin partekatzea da.

Gehienbat emakumeek idatzitako edo eurak protagonistak diren irakurgaiak aukeratzen dituzte.

Kluba dinamizatzaile batek gidatzen du

Ezaugarriak
Saioaren iraupena:
120’
Parte-hartzaileen kopurua: 20
Hizkuntza: gaztelania
Egutegia: asteazkenetan, urritik abendura
Ordutegia: 18:15-20:15
Saio kopurua: 6
Tokia: Casa Torre Jauregia
Prezioa: 6 euro

Plaza-kopuru mugatua dagoenez, zozketa egingo da izena eman duten Santurtziko ELPS karnetadunen artean. Izena emateko Liburutegi Nagusira jo behar da irailaren 2tik 20ra. Baldin eta plaza hutsik geratzen bada, beste herri batzuetako ELPS karneta dutenek ere izango dute aukera. Zerrenda horretako parte-hartzaileak izena eman zuten hurrenkeran onartuko dira. Zozketa irailaren 23an egingo da. Emaitza Santurtziko Liburutegi Nagusian jarriko da erakusgai, baina onartutakoei mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie banan-banan irailaren 24tik aurrera. Horrez gain, zerrenda ere argitaratuko da.

Literatura taldean parte hartzearen truke ordaindu beharreko zenbatekoa irailaren 24tik  30era ordainduko da Santurtziko iburutegi nagusian.

Egutegia
Asteazkenetan

  • Urriaren 2, 16 eta 30ean
  • Azaroaren 13 eta 27an
  • Abenduaren 11n

Tailerraren dinamizatzailea
Garazi Albizua
(Santurtzi). Diseinatzaile grafiko eta kultura kudeatzailea ETA “Nola egiten dute dortokek?” haur-liburuaren eta “Kemena” eleberri grafikoaren egilea da. Azkenaldian, “Izadia”, “Ahire Munduak” zientzia-fikziozko trilogiaren lehenengo liburua argitaratu du.

Hona hemen klubean irakurtzeko proposatutako liburuak
1. La primera mano que sostuvo la mía (Maggie O’Farrell)
2. El verano que mi madre tuvo los ojos verdes (Tatiana Tibuleac)
3. La chica de seda artificial (Irmgard Keun)
4. Fugitiva y reina (Violaime Husiman)
5. El encaje roto (Emilia Pardo Bazán)
6. La canción de Salomón (Toni Morrison)