Kultura

 

Bilboko udal liburutegien sarea

BLD (Bilboko liburutegi digitala)

Etengabe hazten ari den gordailu digitala da, zeinen helburu nagusia den 1900 baino lehenago kaleratu eta inoiz argitaratu ez diren obrak, prentsa, aldizkariak, partiturak, bideo eta audio fitxategiak, argazkiak eta abar biltzea, argitalpenok zaindu eta hedatzeko asmoz, erabiltzaileek kontsulta ditzaten.

Bizkaiko Foru Aldundia

Liburutegi digitala

Egitasmo honen bidez Foru Aldundiko Erreserba obretako ondare bibliografiko aberatsa herritarrarengana hurbildu nahi da, apurka-apurka digitalizatuz. Funtsa honetan bereziki XVI, XVII eta XVIII. mendeetan inprimatutako edizioak daude, baina horrez gain 1501 baino lehenagoko 38 inkunable-bilduma ere bai.

Espainiako Liburutegi Nazioanala

Liburutegi Digital Hispanikoa

Online baliabide honek makina bat agiri digitalizatutan libre eta doan sartzeko aukera ematen du, kontsultarako irudi bat izateko helburuz, zeinen bidez jatorrizko euskarrian gordetzen diren agiri originalak errazago eta arinago hedatu ahal izango diren, agirion iraunkortasuna bermatuz.

Eusko ikaskuntza - Sociedad de estudios vascos. Euskomedia Fundazioa

Hedatuz. Zientzia eta Euskal Kulturari buruzko Liburutegi Digitala

Aukera ematen du Eusko Ikaskuntzan 1918tik aurrera editatutako aldizkarietako artikuluetan, monografietan eta obra espezializatuetan sartzeko, bai eta 1907tik aurrera EINAk ekoiztutako aleetan ere.

Eusko Jaurlaritza

Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitala

Euskal Ondare Bibliografikoaren kontserbazioa eta hedapena bermatzen dituen kooperazio proiektua da, zeinek bidea errazten duen euskal hizkuntza eta kulturan interesa duen edonork bertan behar duen informazioa bila dezan. Dagoeneko hamaika obra ditu digitalizatuta, bai monografiak, bai euskal historiari buruzko aldizkariak eta bai prentsa bildumak.

Europeana

www.europeana.eu/

Europako ondare aberatsa nabigatuz ezagutzeko aukera. Webgune honen bidez, Europako hainbat museo, artxibategi, liburutegi eta galeriatan dauden makina bat objektu azter daitezke. Bere funtsen artean irudiak (margoak, mapak, argazkiak...), testuak (liburua, egunkariak, aldizkariak...), soinuak (musika eta ahozko grabazioak) eta bideoak daude.

Sancho El Sabio Fundazioa

www.fsancho-sabio.es

Dokumentazio zentro honek euskal kulturari buruzko dokumentazioa bildu, ordenatu, kontserbatu eta zabaltzea du helburu. XV. mendetik aurrerako eskuizkribuak ditu, XVI. mendetik aurrerako testuak eta material kartografiakoa eta XVIII. mendetik aurrerako material grafikoa. Horrez gain, material gehiago du teknologia berriek eskaintzen dituzten euskarrietan.

Gutenberg proiektua

www.gutenberg.org/wiki/ES_Portada

Michael Hartek 1971n ekin zion proiektu honi, liburu elektronikoz osatutako liburutegia eratzeko helburuz. Liburuok doan egongo dira publikoaren esku, bai egilearen edo egile-eskubideen titularraren baimena dutelako, bai eskubideak iraungi egin direlako.

Estatu Iberoamerikarren Erakundearen liburutegia

www.oei.es/bibliotecadigital.php

EIEren liburutegi honek hezkuntzan, zientzian, teknologian, gizarte eta berrikuntzan (CTS+I) eta Iberoamerikako kulturan espezializatutako Informazio eta Dokumentazio zerbitzua du. Informazio bibliografikoa bilatzeko eta berreskuratzeko zerbitzu guztiak biltzen ditu paperezko euskarrian zein elektronikoan.

Miguel de Cervantes liburutegi birtuala

www.cervantesvirtual.com

Hamaika baliabide digital eskaintzen ditu: liburuak faksimile bertsioan, edizioak testu digitalean, bideoa, audioa, irudi grafikoak, multimedia-produkzioak, egunkariak eta aldizkariak, den-dena kultura hispanikoa zabaltzeko helburuz. Eskaintzen dituen edukiak zorroztasun zientifikoz eginda daude, eta erabiltzaileak erraz erabiltzeko moduan.

Andaluziako liburutegi birtuala

www.bibliotecavirtualdeandalucia.es/opencms

Andaluziako ondare bibliografikoaren agiri digitalizatuen bilduma sorta da hau. Obra hauek andaluziartzat jo dira hiru irizpideri jarraituz: egile andaluziarra edo Andaluziarekin lotuta egotea, gaia ere Andaluziari buruzkoa izatea eta Andaluzian bertan inprimatu edo argitaratu izana. Interneten bidez eskura daitezkeenez, publiko orok kontsulta ditzake.

Extremadurako liburutegi birtuala

http://bibliotecavirtualextremena.blogspot.com

Globalizazioari erantzunez, herriko esamoldeak eta Extremadura aldean galtzen ari zen kultura popularraren elementuak berreskuratzen ari dira. Asmo horrekin iturri askotatik jasotako informazioa bildu dute, besteak beste liburutegi publikoetatik, pribatuetatik eta Internetetik. Herritar ugarik egindako ekarpenak ere jaso dituzte, Extremaduraren historiaren atalen bilduma osatu ahal izateko.

Latinoamerika eta Karibeko Giza Zientzietako liburutegi birtualen sarea

biblioteca.clacso.edu.ar

GZKL (Giza Zientzietako Kontseilu Latinoamerikarra) kontseiluko kideak diren Zentroen ikerketen emaitzetarako sarbidea erraztu nahian, 1998an web biltegi instituzionala sortu zen, gaur egun 30.000 testutik gorako sarbide zabala eskaintzen duena doan, besteak beste, GZKL-K argitaratutako artikuluak, lan-agiriak, liburuak eta ponentziak.

Wikisource

wikisource.org/wiki/Main_Page

Wikisource Wikimediak abian jarritako egitasmoa da, zeinen helburua jatorrizko testu askeen liburutegia sortzea den. Testuok GFDL edo Creative Commons lizentziapean argitaratutakoak edo herritarrek erabiltzeko modukoak dira eta horiekin batera, hainbat hizkuntzatarako itzulpenak ere eskuragarri daude. Argitaratutako liburu eta historia-agiriak ez ezik, iturri bikainetako lanak eta erreferentziadun beste lan batzuk ere aurki daitezke bertan.

The Public Domain Review

publicdomainreview.org

The Public Domain Review Open Knowledge Foundation-aren egitasmoa da eta 2011ko urtarrilaren sortu zen, Jabetza Publikoaren egunarekin batera, jabetza publikoa askotariko materialarekin sustatzeko asmoz, zein edonork erabil dezakeen gozatu, partekatu eta bertan oinarritzeko, inolako trabarik gabe.

Ciudad Seva liburutegi digitala

www.ciudadseva.com/bdcs/bdcs.htm

2001eko apirilean Luis López Nieves puertorricarrak sortu zuen. Hasieran ipuin klasiko unibertsala baino biltzen ez zuen liburutegia zen, baina arin hazi da eta gaur egun lau sail ditu: Ipuinak, Olerkiak, Beste testu batzuk (literatura-, historia- eta politika-testuak) eta Kontatzeko Artea. Herritarrek erabiltzeko moduko lanak doan deskarga daitezke.