Kultura

 

Literatura taldeak irakurzale arruntei zuzendutako taldeak dira. Bertan irakurzaleak irakurritakoaz eta liburu bakoitzak eurengan izandako eraginaz jarduteko biltzen dira; gaiak, liburuaren estiloa, ekintza eta pertsonaiak izaten dituzte mintzagai, bai eta liburuak berak eragindako sentimenduak eta hausnarketak ere.

Irakurketa klubaren helburu nagusia irakurzaleen parte-hartzea sustatzea eta irakurritakoak sortutako zirrara beste irakurzale batzuekin partekatzea da. Gehienbat emakumeek idatzitako edo eurak protagonistak diren irakurgaiak aukeratzen dituzte.

Kluba dinamizatzaile batek gidatzen du.

Ezaugarriak

Saioaren iraupena: 120’
Parte-hartzaileen kopurua: 20
Hizkuntza: gaztelania
Egutegia: asteazkenetan, irailetik abendura.
Ordutegia: 18:15-20:15
Saio kopurua: 8
Tokia: Casa Torre Jauregia
Prezioa: 8 euro

Plazak Santurtziko liburutegi nagusian ekainaren 11tik 29ra izena ematen duten herritarren artean zozketatuko dira uztailaren 5ean. Emaitza, berriz, Santurtziko liburutegi nagusian jarriko da erakusgai eta onartutakoen zerrenda uztailaren 9tik aurrera emango da aditzera mezu elektroniko bidez eta zerrendak argitaratuz.

Literatura taldean parte hartzearen truke ordaindu beharreko zenbatekoa uztailaren 10etik 30era ordainduko da Santurtziko liburutegian nagusian.

Egutegia

Asteazkenetan
  • Irailaren 12 eta 26an
  • Urriaren 10 eta 17an
  • Azaroaren 7 eta 21ean
  • Abenduaren 5 eta 19an

Tailerraren dinamizatzailea

Garazi Albizua (Santurtzi). Diseinatzaile grafiko eta kultura kudeatzailea izan da. “Nola egiten dute dortokek?” haur-liburuaren eta “Kemena” eleberri grafikoaren egilea da. Laster eleberri gehiago argitaratuko ditu.

Hona hemen klubean irakutzeko proposatutako liburuak:

  1. Vértigo, Joanna Walsh
  2. En busca de New Babylon, Dominique Scali
  3. Refugio 3/9, Anna Starobinets
  4. Hozuki, Aki Shimazaki
  5. Monechka, Marina Palei
  6. Dulce canción, Leila Slimani
  7. Ni puedo, ni quiero, Lydia Davis
  8. La Chailse-Longue Victoriana, Marghanita Laski