Kultura

 

Literatura taldeak irakurzale arruntei zuzendutako taldeak dira. Bertan irakurzaleak irakurritakoaz eta liburu bakoitzak eurengan izandako eraginaz jarduteko biltzen dira; gaiak, liburuaren estiloa, ekintza eta pertsonaiak izaten dituzte mintzagai, bai eta liburuak berak eragindako sentimenduak eta hausnarketak ere.

Irakurketa klubaren helburu nagusia irakurzaleen parte-hartzea sustatzea eta irakurritakoak sortutako zirrara beste irakurzale batzuekin partekatzea da. Gehienbat emakumeek idatzitako edo eurak protagonistak diren irakurgaiak aukeratzen dituzte.

Kluba dinamizatzaile batek gidatzen du.

Ezaugarriak

Saioaren iraupena: 120’
Parte-hartzaileen kopurua: 20
Hizkuntza: gaztelania
Egutegia: asteazkenetan, urtarriletik martxora
Ordutegia: 18:15-20:15
Saio kopurua: 8
Tokia: Casa Torre Jauregia
Prezioa: 8 euro

Plazak Santurtziko liburutegi nagusian abenduaren 10etik 21era izena ematen duten herritarren artean zozketatuko dira abenduaren 26an. Emaitza, berriz, Santurtziko liburutegi nagusian jarriko da erakusgai eta onartutakoen zerrenda abenduaren 28tik aurrera emango da aditzera mezu elektroniko bidez eta zerrendak argitaratuz.

Literatura taldean parte hartzearen truke ordaindu beharreko zenbatekoa abenduaren 28tik ordainduko da Santurtziko liburutegian nagusian.

Egutegia

Asteazkenetan
  • urtarrilaren 16, 23 eta 30ean
  • otsailaren 6, 13, 20 eta 27an
  • martxoaren 6an

Tailerraren dinamizatzailea

Garazi Albizua (Santurtzi). Diseinatzaile grafiko eta kultura kudeatzailea izan da. “Nola egiten dute dortokek?” haur-liburuaren eta “Kemena” eleberri grafikoaren egilea da. Laster eleberri gehiago argitaratuko ditu.

Hona hemen klubean irakutzeko proposatutako liburuak:

  1. Loto, Lijia Zhang
  2. Desmembrado, Joyce Carol Oates
  3. Muertes pequeñas, Emma Flint
  4. La retornada, Donatella Di Petrantonio

Liburu bakoitza bi saiotan landuko da.

Kartela (PDF 518KB)