Kultura

 

Irakurketa kluba aldian behin liburua komentatzeko biltzen diren irakurle arruntei dago zuzendua. Bileretan irakurritakoa komentatzen da eta irakurlearengan izan duen eragina: gaia, estiloa, akzioa, pertsonaiak, sentimenduak eta testuak sortutako emozioak.

Irakurketa klubaren helburu nagusia irakurketaren plazera handitzea da besteekin partekatzean. Elkarri entzun, eztabaidatu eta beste batzuen sentsibilitate eta ikuspuntuarekin erkatuz sustatzea. Lan eta idazle anitzak, askotariko joera artistiko eta intelektualen adierazgarriak, klasikoak eta garaikideak irakurtzea ere bada helburua.
Kluba dinamizatzaile batek gidatzen du

Ezaugarriak:

Saioaren iraupena: 120’
Parte-hartzaileen kopurua: 20
Hizkuntza: Gaztelania
Egutegia: Ostegunak abendutik martxora
Ordutegia 18:00-20:00
Saio kopurua: 8
Tokia: Mamariga Kulturgunea
Prezioa: 8 euro

Egutegia

Ostegunak
5 eta 19 Abendua
9 eta 23 Urtarrila
6 eta 20 Otsaila
6 eta 20 Martxoa

Tailerreko dinamizatzailea

IVÁN REPILA

Bilbon jaioa (1978). Publizista, diseinatzaile grafiko, inprenta-proben zuzentzaile, editore eta kultura kudeatzaile bezala lan egin du.

Argitalpenak

El niño que robó el caballo de Atila
Una comedia canalla

Aukeratutako lanak

  • 1984, George Orwell. Debolsillo
  • Demasiada felicidad, Alice Munro. Lumen
  • La carretera, Cormac McCarthy. Mondadori
  • Una soledad demasiado ruidosa, Bohumil Hrabal. Galaxia Gutenberg
  • Ensayo sobre la ceguera, José Saramago. Alfaguara/Punto de Lectura
  • La casa de Bernarda Alba, Federico García Lorca. Cátedra
  • El niño que robó el caballo de Atila, Iván Repila. Libros del Silencio

Liburutegi Sarean lan bakoiteko gutxienez ale 1 izango du maileguan uzteko.