Guneen lagapena, bai doan, bai ezarritako prezio publikoa ordainduz, astelehenetik igandera egingo da 10:15etik 13:45era eta 16:15etik 20:30era.
Nork eska dezake guneak lagatzea?
Erakunde publiko edo pribatuek, elkarteek, enpresek edo pertsona fisikoek.
Nork eska dezake doako lagapena?
Doako lagapena udal arloek eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda dauden elkarteek eskatu ahal izango dute, bai eta irabazi asmorik gabeko erakundeek ere, baldin eta izaera soziokulturala duten jarduerak burutzeko eskatzen badute.
Nola eskatzen da gunea?
Erabiltzeko eskabideak gutxienez bi aste lehenago aurkeztu beharko dira Kabian horretarako banatuko den eskaera orriaren bidez, hurrengo ordutegi honetan:
Astelehena-asteazkena-ostirala:16:00-16:55
Asteartea – osteguna: 20:05 - 20:55
Alokairuzko lagapenetan, ezarritako zenbatekoa baimena jaso aurretik ordaindu beharko da. Programatutako jarduerak bertan behera geratzeak ez du ordaindutako prezioa itzultzerik ekarriko, erabilera-arauetan ezarritako kasuetan izan ezik.
Zein gune laga daitezke eta zein helburuz?
1, 2 eta 3 tailerrak erabilera anitzeko gelak dira, eta ikastaroak, tailerrak, bilera eta abar egiteko erabiliko dira. 1 eta 2 tailerrak, trenkada baten bidez banatuta, gela bakar bat bailiran erabili ahal izango dira.
Zein bitarteko material ditu Kabiak?
Tailerretan oinarrizko materiala dago: mahaiak, aulkiak (paladunak edo palarik gabeak), armairuak telebista eta bideo-irakurgailua. Aldageletan takila itxiak daude. Material hauek doan erabil daitezke, baina aldez aurretik eskatuta.
Zer gehiago jakin beharko nuke?
Gune bakoitza lagatzeko baldintzak, Zentroa Erabiltzeko Araudian, eta prezio publikoa, urtero ezarria, Kabian eta udalaren webgunean kontsultatu daitezke.