Kultura

 

Mamarigako, Donibaneko eta Liburutegi Nagusiko umeentzako sailek ordenagailu eramangarriak (Netbook-ak) jarriko dituzte Irakurketa Publikoko Sareko txartela duten 14 urtetik beherako erabiltzaileen esku gelan bertan erabil ditzaten, betiere umea gurasoetako batek lagunduta badago, bera izango baita umeentzako gelan WIFIrako konexio-txartela eskatuko duena. Hortaz, ezinbestekoa izango da gurasoetako bat umearekin egotea Interneterako konexioak dirauen bitartean. Gurasoak gelatik irten behar badu umea ordenagailuarekin bakarrik utzita, baimen berezi bat sinatu beharko du, adieraziz bere gain hartzen duela ordenagailuaren ardura, umea erabiltzen ari den bitartean. Horretarako beren-beregi egindako baimen-eredu bat egongo da liburutegian. Gurasoak baimena gelan bete beharko du, arduradunari Nortasun Agiria erakutsi ostean.

Gurasoetako batek behin betiko baimena eman nahi badio Interneten konektatzeko, aurretik aipatutako baimena adierazi beharko du. Kasu horretan, Irakurketa Publikoko Sareko txartela duen 14 urtetik beherako erabiltzaileak berak eskatuko dio WIFIra konektatzeko tiketa umeentzako saileko arduradunari, nor den adierazi eta baimena egiaztatu ondoren.

Halaber, WIFI bidez konektatu ahal izango dira eramangarria edo beste gailu elektroniko bat erabiliz, prozedura berari jarraituz. Ordu 1eko konexioa izango da.

Edonola ere, konexioa pertsona bakar batentzat denez, ezin izango dira adingabe gehiago gailu berarekin.

Netbook-a maileguan hartzeko

  • Ordenagailua erabiltzaileen arretarako mahaian eskatu behar da.
  • Netbook-a erabiltzeko Santurtziko Udal Liburutegi Sareko bazkidea izan behar da, baina bazkideak ezin izango du ordenagailua maileguan hartu, baldin eta beste zerbaiten mailegu-epea amaituta edo ordaindu gabeko zehapenik badu.
  • Bakarrik erabili ahal izango da liburutegi bakoitzean beren-beregi horretarako dagoen gelan.
  • Gehienez egunero ordu betez erabili ahal izango da.
  • Liburutegia itxi baino ordu erdi lehenago itzuli beharko da.
  • Ezin izango da netbook-a erabiltzeko erreserbarik egin.

Netbook-a itzultzeko

  • Netbook-a osagarri guztiak dituela itzuliko da, maileguan jaso denean zegoen egoera berean.
  • Erabiltzaileen arretarako mahaian itzuli beharko da, piztuta, garbi eta informazioa biltzeko inolako gailurik gabe. Liburutegiko langileak erabiltzailearen aurrean konprobatuko du ondo dabilela.

Netbook-a erabiltzeko betebeharrak

  • Debekatuta dago ordenagailuan instalatuta dauden hardwarean zein softwarean ibiltzea.
  • Erabiltzailea izango da ordenagailuaren zaintza eta erabileraren erantzulea, maileguan duen bitartean.
  • Ordenagailuan gorabeheraren bat igarriz gero, maileguaz arduratzen den langileari jakinarazi beharko zaio.
  • Liburutegiak ez du bere gain hartuko ordenagailua itzaltzean gal litekeen informazioaren ardura.
  • Netbook-a txarto erabiltzeak zerbitzurako sarbidea galtzea ekar dezake.