Kultura

 

Liburuen etxez etxeko mailegutza-zerbitzua eta Santurtziko liburutegietako bestelako materiala erabiltzeko  beharrezkoa da Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sareko karneta (EIPS) erakustea. Doakoa da, baina berritu nahi baduzu eta egin zenetik 4 urte baino gutxiago igaro badira, 2,12 € ordaindu behar duzu.

Mailegutza

Dokumentu bat maileguan hartzean mailegu-agiria emango da eta sinatu ondoren, liburutegiak gordeko du.

Gehienez 16 dokumentu izan ditzakezu maileguan: liburuak (5), aldizkariak (3), cd-ak (3) edo dvd-ak (3).

Itzultzea

Dokumentua itzultzean bazkideari itzultze-agiria emango zaio. Ziurtagiri hau 30 egunez gordeko da justifikante gisa.

Maileguan zenbat denboraz

Orokorrean, salbuespenak salbu, dokumentuak honako denbora-tarte honetarako izango dira:

  • Liburu: 21 egun
  • Aldizkariak, soinu eta ikusentzunezko dokumentuak: 7 egun

Berritzeak

Liburuak eta aldizkariak: izateko epea behin luza daiteke liburutegira berataratuta edo bestela hurrengo esteka honetan: www.katalogoak.euskadi.eus/katalogobateratua, baldin eta:

  • eskaera maileguaren epea amaitu baino 5 egun lehenagotik eginda badago.
  • beste batek erreserbatu ez badu.

Pasahitza liburutegian emango da aldez aurretik eskatuta.

Soinu eta ikusentzunezko dokumentuak: ezin daitezke berritu.

Edonola ere, liburutegiak berritzeko epeak aldatzeko aukera izango du, aleen eskaera-kopuruaren arabera.

Erreserbak

Libururen bat nahi baduzu baina beste irakurle bat duelako, eskuragai ez badago, erreserba liburutegian bertan egin dezakezu edo bestela Internet bidez  www.katalogoak.euskadi.eus/katalogobateratua webgunean, baldin eta:

  • itzuli gabeko dokumenturik ez baduzu, epea igarota
  • zehapenik ez baduzu

Dokumentua eskuragai dagoenean telefonoz jarriko gara zurekin harremanetan erreserbatutako liburua eskuratu ahal duzula jakinarazteko. Ordutik 48 ordu izango duzu liburutegira etorri eta berau jasotzeko. 48 orduko epea amaituta erreserba galduko duzu.

Epeak ez betetzea

Itzultzeko epeak ez betetzeak mailegu-zerbitzua bertan behera uztea ekar dezake maileguan hartutako dokumentu bakoitzari dagokion epearen adinako denbora-tarteaz.

Erabiltzailea(k):

  • materialaren erantzulea izango da eta berak berritu beharko du baldin eta kaltetu edo galtzen bada.
  • jabego intelektualari buruzko legedia bete beharko du, materiala norberak erabiltzeko da eta.

 

GOGOAN IZAN: karneta norberarena da eta ezin du beste inork erabili.

Ezin bazara liburutegira joan:

  • beste bati eman ahal diozu karneta erabiltzeko baimena. Eskatu inprimakia liburutegian eta bete ezazu.
  • Gainera, Santurtzin erroldatutako herritarra izanda, 70 urtetik gorakoa bazara edota A,B, 7 edo goragoko mugikortasun-baremoarekin onartutako urritasunen bat baduzu, “Liburutegia etxean” zerbitzua eska dezakezu. Sareko edozein liburutegitan eskatutako liburua(k) etxera eraman eta bertatik jasoko di(zki)zugu doan.

Mailegutza digitala:  eLiburutegia

eLiburutegia eduki digitala Internet bidez irakurtzeko aukera ematen duen plataforma da,  streaming-ean edo edukia deskargatuz. Zerbitzua Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarearen (EIPS) karneta duten herritarrentzat da.

eLiburutegia plataformaren mailegutza-baldintzak honako webgunean topa ditzakezue: www.eliburutegia.euskadi.eus

Zure ohiko liburutegian ez, baina Sareko beste edozein liburutegitan dagoen liburu bat nahi baduzu eta ezin bazara bertaratu, edo beste barik, ez baduzu bertaratu nahi, honako zerbitzu hau erabil dezakezu:

Sare bidezko mailegutza

  • erabili ohi duzun liburutegian ez dauden liburuak eskatu ahal dituzu eta liburutegian bertan jaso eskaera egin eta hurrengo asteartean.
  • ezin da berritu
  • liburutegian liburua jasotzen denetik 48 ordu dituzu zeuk jasotzeko

Maileguan hartutako dokumentuak jasotako liburutegi berean itzuli behar dira.

Ezarritako baldintzak etengabe urratuz gero, zerbitzua bertan behera gera daiteke.

Newsletter Liburutegia

Gure liburutegiei eta bestelako gai interesgarri askori buruzko kontuak ezagutu ditzakezu “Newsletter liburutegia” gure buletin elektronikoan harpidetuz.
Horretarako, sakatu honako esteka honetan: http://eepurl.com/cMHh_P 

Gainera, “El Bolintxi” gure aldizkari digitala ere kontsultatu dezakezu. https://elbolintxieus.wordpress.com/