Liburutegi Nagusia: lan-gelak
Definizioa
Lan-gelak talde lanerako eta ikasteko liburutegi barruko leku itxiak dira. Sartzeko baimena eta beruaen erabilera lan-gelen araudiak zehazten du
Zerbitzu-guneak
Liburutegi Nagusiak bi lan-gela ditu hemeroteka sailean
Norentzat
2-8 lagunek osatutako taldeek erabil ditzakete talde-jarduera edo lan akademikoak burutzeko. Kide batek, gutxinenez, SULSeko bazkidea izan behar du.
Erreserba prozedura
- Lan-gela erabiltzeko erreserba egin behar da liburutegiko informazio-mahaian. Berau, taldeko batek egin behar du eta liburutegiko bazkide-txartela aurkeztea derrigorrezkoa da.
- Aste berean zehar erreserba bat baino gehiago egin nahi izanez gero, lehena, aldez aurretik egin daiteke, hurrengoak, berriz, erreserbatu nahi den aurreko egunean soilik egin ahal izango dira.
- Liburutegiak dagokien gela utziko die giltza emanez. Erabili ondoren, bazkideak gela itxi eta giltza itzuli behar du. Bazkideak hartuko du taldeak sor litzakeen eragozpenen erantzukizuna.
- Lan-gelak egunean gehienez 2 orduz erreserbatu ahal dira.
- Erreserba ordutik 15 minutura, bazkidea ez bada azaldu, erreserba galduko du
- Erreserba telefonoz egin daiteke. Horretarako, eskatzailearen bazkide-txartelaren zenbakia eta izena eta bi abizenak eman beharko dituzu. Lan-gela erabili aurretik informzaio-mahaian bazkide-txartela erakutsita, gelan sartzeko giltza emango dizute.
Ordutegia
Langeletako ordutegia liburutegikoa izango da.
Erabiltzaileen erantzukizuna
Lan giro egiteko lortzeko, hurrengo onarrizko arauak errepetatu behar dira:
- Jatea, edatea eta erretzea debekatuta daude
- Sakeleko telefonoek itzalita egon behar dute
- Hemerotekako gainontzeko ekintzak galarazten ez dituen elkarrizketa tonua mantendu
Aipatutako arauak ez betetzekotan, zerbitzua erabiltzeko aukera galduko da.