Kultura

 

Santurtziko Udal Liburutegiek Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien arteko mailegurako zerbitzuan egoera hauetan bakarrik hartzen dute parte.

Ohar orokorrak

Zerbitzu honetarako ezarri den mailegu-politikak hiru helburu ditu: Santurtziko irakurle txartela duten pertsonen beharrei erantzutea; izan ere, Santurtziko Udalak liburutegien aurrekontuaren % 90etik gora jasaten du; geure kargu dugun ondasuna zaintzea eta idazleek, argitaletxeek, banatzaileek eta liburutegiek osatutako kultura-ehunari bultzada emateko liburutegiek duten rolarekin jarraitzea.

Hortaz, honako hauek dira maileguan ematen eta eskatzen ditugun materialak:

Honako hauek eska daitezke maileguan: AMO Monografiak helduentzat (P) (MGO – Gordailuan daudenak izan ezik, lekualdaketak eta itzulketak kostu gehigarria du-eta).

Salbuespenak

  • Eskatu den liburutegiko bilduman egotea, eskuragarri edo maileguan emanda.
  • Azken bi urteetan argitaratuta egotea, hau da, aurten eta iaz.
  • Eskari handia izatea (oposizioetako gaiak, hizkuntzak ikastekoak...).
  • DER edo EBL kodea duten irakurketa klubentzat izatea.

Hurrengo hauek ezin dira maileguan eskatu:

BMO Monografiak haurrentzat (P)
QBL Tokiko funtsa (P)
GAT Aldizkako argitalpenak helduentzat (P)
HIK Ikus-entzunezkoak helduentzat (P)
IIK Ikus-entzunezkoak haurrentzat (P)
NEN Entzunezkoak helduentzat (P)
OEN Entzunezkoak haurrentzat (P)

Maileguak eskatzen ditugu honako irakurle hauentzat: Santurtziko Liburutegien karneta izanda, mailegurako epea gainditu gabe eta zehapenik es duten AHE (Heldua) kodedunentzat.

Maileguan hartutako materiala galduz gero, itzultzeko ardura geure gain hartzen dugu eta, ezinezkoa balitz, berritzeko edo ordaintzeko ardura. Era berean, eskatzen duten liburutegiek maileguan hartu dituzten materialak itzultzeko, berritzeko edo ordaintzeko ardura hartzen dute, egoki iritzitako bideetatik.