Kultura

 

Literatura taldeak irakurzale arruntei zuzendutako taldeak dira. Bertan irakurzaleak irakurritakoaz eta liburu bakoitzak eurengan izandako eraginaz jarduteko biltzen dira; gaiak, liburuaren estiloa, ekintza eta pertsonaiak izaten dituzte mintzagai, bai eta liburuak berak eragindako sentimenduak eta hausnarketak ere.

Irakurketa klubaren helburu nagusia irakurzaleen parte-hartzea sustatzea eta irakurritakoak sortutako zirrara beste irakurzale batzuekin partekatzea da.

Gehienbat emakumeek idatzitako edo eurak protagonistak diren irakurgaiak aukeratzen dituzte.

Kluba dinamizatzaile batek gidatzen du.

Ezaugarriak
Saioaren iraupena: 120’
Parte-hartzaileen kopurua: 20
Hizkuntza: gaztelania
Egutegia: asteazkenetan, apirilatik ekainara
Ordutegia: 18:15-20:15
Saio kopurua: 6
Tokia: Casa Torre Jauregia
Prezioa: 6 euro

Plazak Santurtziko liburutegi nagusian martxoaren 22tik apirilaren 10era izena ematen duten herritarren artean zozketatuko dira apirilaren 12an. Emaitza, berriz, Santurtziko liburutegi nagusian jarriko da erakusgai eta onartutakoen zerrenda apirilaren 12tik aurrera emango da aditzera mezu elektroniko bidez eta zerrendak argitaratuz.

Literatura taldean parte hartzearen truke ordaindu beharreko zenbatekoa apirilaren 12tik  24ra ordainduko da Santurtziko liburutegian nagusian.

Egutegia
Asteazkenetan

  • Apirilaren 24an
  • Maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an
  • Ekainaren 8an

Tailerraren dinamizatzailea
GARAZI ALBIZUA
(Santurtzi). Diseinatzaile grafiko eta kultura kudeatzailea izan da. “Nola egiten dute dortokek?” haur-liburuaren eta “Kemena” eleberri grafikoaren egilea da. Azkenaldian, “Izadia”, “Ahire Munduak” zientzia-fikziozko trilogiaren lehenengo liburua argitaratu du.

Hona hemen klubean irakurtzeko proposatutako liburuak
1. La dependienta (Sayaka Murata)
2. Ellen Foster (Kaye Gibbons)
3. Las retrasadas (Jeanne Benameur)
4. Formas de estar lejos. Primera mitad (Edurne Portela)
5. Formas de estar lejos. Segunda mitad (Edurne Portela)
6. La piel intrusa (Yanina Rosenberg)

Kartela (PDF 283KB)