Udal liburutegi sarea


OHARRAK

Aldizkako itxierak:

Kabiezeseko liburutegia: urriaren 30ean, goizez

Barkatu eragozpenak

Covid-19a prebenitzeko neurriak:

Kontsulta- eta irakurketa-postuak gaitu ditugu helduen ataletan, aldez aurretik telefonoz edo aurrez aurre erreserbatuta. Astelehenetik (uztailak 6) aurrera, mahai gaineko ordenagailuetan sartzeko aukera egongo da Internetera konektatzeko, baita aurrez erreserbatuta ere, kanal berberen bidez, baina ezingo da inprimaketarik egin bertatik.

Irailaren 28tik aurrera apalategietako materiala hartzeko aukera egongo da, baina kontuan izan behar duzue ukitu baina maileguan eramaten ez baduzue, beren-beregi horretarako jarri dugun kutxa gardenean utzi beharko duzuela materiala, 7 eguneko berrogeialdian ezarri beharko dugu-eta berriro eskuragai jarri baino lehen. Umeentzako aretoetan, pertsona heldu batek egon beharko du adin txikikoekin batera, bera izango baita apalategietako materiala hartzeko baimena izango duena.

Oraingoz, eguneroko prentsa ez da eskuragarri egongo, baina liburutegi nagusian gutxienez astebeteko antzinatasuna duten egunkariak kontsultatu ahal izango dira, eta aldizkariak ere bai liburutegi guztietan.

Elkarrekin lan egiteko gelak: Mamarigako Liburutegian bi gela egokitu dira, beti, irakurgeletan bezala, distantzia soziala errespetatuz eta aldez aurretik erreserbatuz.

Liburutegietan honako hauek daude: zirkulazio-ibilbideak, gela hidroalkoholikoak lokaletara sartzen diren pertsonen eskura eta jendearentzako arreta-postuetako babes-manparak. Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea eta eskuak garbitzea horietan guztietan, eta liburutegi nagusian, gainera, aretoetara sartzeko tenperatura hartu behar da. Erabilera bakoitzaren ondoren, irakurketa-postuetan higienizazio-lan egokiak egiten dira.

COVID-19a – EDUKIERA: Liburutegi Nagusia: 29 irakurleku eta 2 ordenagailu-leku; Kabiezeseko Liburutegia: 10 irakurleku eta 4 ordenagailu-leku; Mamarigako Liburutegia: 12 irakurleku eta 4 ordenagailu-leku. Den-denak goiz zein arratsaldeko txandan.


INFORMAZIO OROKORRA

Helbideak, telefonoak, ordutegiak...


ZERBITZU BEREZIAK ETA ARAUAK


JARDUERAK


BALIABIDE DIGITALAK




DESKARGAK ETA DOKUMENTU INTERESGARRIAK