Kultura

 

Santurtziko Udal Liburutegi Sarean sei liburutegi hauek daude: Liburutegi Nagusia, Kabiezesko Haur Liburutegia, San Juango Liburutegia, Las Viñasko Liburutegia, Kabiezesko Liburutegi eta, iazko abenduaren 16tik aurrera, Mamarigako liburutegia. Sarrera librea eta doakoa da. Funts anitza du: 76.200 monografia, 11.280 ikus-entzunezko dokumentu eta 4.040 soinu-dokumentu baino gehiago, DVD eta CD formatuetan. Funts horiek izaera orokorrekoak dira, eta gehienak mailegatu egin daitezke. Haur eta gazteentzat zein helduentzat dira. Sareak, guztira, 26.968 bazkide ditu.

Sareko Liburutegi bakoitzak eskaintzen dituen zerbitzuak, ordutegiak eta ezaugarriak orri honetan bertan zehazten dira.

Etxez etxeko mailegu-zerbitzua baliatzeko, bazkide-txartela eskuratu behar da. Txartel hori doakoa da, eta sei liburutegietarako erabili ahal da; eskakizun bakarra NANa aurkeztea eta formulario bat betetzea da. Aldi berean, gehienez, 5 dokumentu mailega daitezke pertsona bakoitzeko, liburuen eta material berezien artean (ikus-entzunezkoak eta soinudunak) eta, 2005eko uztailetik, baita Liburutegi Nagusiko aldizkarien zenbakiak ere. Katalogo automatizatuen bidez, funts osoa kontsulta daiteke, eta eskuragarritasunari buruzko informazioa denbora errealean lor daiteke sareko liburutegietarako. Katalogoa internet bidez ere kontsulta daiteke, udalaren orri ofizialean. Liburutegiek eskaintzen dituzten zerbitzuak doakoak dira, salbuespenak salbu, hainbat euskarritako dokumentuen erreprodukzioa, internet erabiltzeko ordu-erreserbarako eta bazkide txartelaren berriztatzea (daukan azkenengo jaulkipenetik 4 urte igaro ezkero). 2019rako indarrean dauden tarifak:

Tarifak
Zerbitzua Salneurria
Internet erreserba, ordu erdi 0,32 €
Internet erreserba, ordu bete 0,53 €
Zuri-beltzezko inprimakia DIN A4 0,05 €
Koloretako inprimakia DIN A4 0,20 €
Zuri-beltzezko fotokopia DIN A4 0,10 €
Zuri-beltzezko fotokopia DIN A3 0,16 €
Koloretako fotokopia DIN A4 0,20 €
Koloretako fotokopia DIN A3 0,41 €
Eskaneatu (orri bakoitza) 0,15 €
80’ CD grabagarria 0,77 €

Liburutegien arteko mailegua
Zerbitzua Salneurria
Originalen mailegutza. Bidalketa gastuak (posta ziurtagiria) 6,32 €
Fotokopiak bidaltzea. Bidalketa gastuak 2,86 €
Fotokopiak faxez bidaltzea (orrialdeko) 0,86 €
Irudi digitalak posta elektronikoz bidaltzea (orrialdeko) 0,15 €

Maileguetarako txartelaren kopia
Zerbitzua Salneurria
Helduentzako/umeentzako karneta egitea doan
Helduentzako karnetaren bikoizketa 2,12 €
Umeentzako karnetaren bikoizketa (1.) doan
Umeentzako karnetaren bikoizketa (2. eta hurrengoak) 1,06 €
Helduentzako eta umeentzako karnetaren bikoizketa, originalak 4 urte baino gehiagokoa doan

Liburu eta jardueraren salmenta

1,15 eta 35,00 euro artean

Liburutegi guztiak

  • Liburutegi sareko katalogoa
  • Pinterest
  • ISSUU
  • Historypin