Kultura

 

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskaintzen dizuten eLiburutegia zerbitzua: Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duen plataforma bat da. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke. Azken nobedadeak, literaturako klasikoak, filmak, ikus-entzunezkoak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek egindako hautaketa zabal bat eskuratzeko aukera izango duzu.

eLiburutegira sarbidea

Zerbitzu horretara sartzeko gogoratu helbide elektroniko hau: www.eliburutegia.euskadi.eus.

Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da. Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute. Oraindik ere Sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.

Mailegu arauak

Liburuak

  • Liburu elektronikoen maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.
  • Erabiltzaile batek gehienez hiru liburu hartu ahalko ditu maileguan aldi berean.
  • Gainera, erabiltzaile batek hartutako hiru maileguetaz gain, erreserba bi egiteko aukera izango du.
  • Mailegua iraungi baino 5 egun lehenago, gogorarazteko mezua bidaliko zaio erabiltzaileari.
  • Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean.
  • Filmak
  • Filmen eta ikus-entzunezkoen maileguaren iraupena 72 edo 48 ordukoa izango da (banatzailearen arabera)
  • Astero bi filma hartu ahal izango dira maileguan

Mailegu zerbitzu honen edozein zalantza argitzeko ohiko galderak atalera, zure liburutegira jo, liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera idatzi edota Eusko Jaurlaritzako (Zuzenean) zure elkarrekintza zerbitzuen bidez.

Ohiko galderak

eLiburutegia erabiltzen duzunean zalantzak sortzen bazaizkizu, hemen duzu sarritan egiten diren galderei emandako erantzuna; bai eta baliagarria den bestelako informazioa eta erabiltzeko aholkuak ere.

Deskarga ePubean