Kultura

 

SERANTES KULTUR ARETOA (Santurtziko Udaleko Kultura Arloko Autonomiadun Erakundea) da udalerri honetako kultura-ekitaldi gehienak antolatzen dituena. Horrez gain, Serantes Kultur Aretoa izeneko gunea ere kudeatzen du. Aretoak 3 gela ditu eta bertan antzerkia, musika, dantza, zine-kluba eta zine komertziala ematen da (inguru honetako udal zine bakarra da, eta bertan estreinaldiko hiru film ematen dira, eguneko zenbait saiotan.).

Serantes Kultur Aretoak Santurtziko jai ezagun eta garrantzitsuenak antolatzen ditu: Karmen, San Jorge, Kornites eta Inauteriak, baina herriko jai nagusietarako, Karmengo jaietarako, Jai Batzordearen laguntza jasotzen du.

Horrez gain, Serantes Kultur Aretoak Casa Torre Jauregiaren kultura-zerbitzuak kudeatzen ditu, hala nola, Udal Erakusketa Gela, Higarillo, Rompeolas, Bolintxis eta Calero aretoak eta Santurtziko Historiaren Interpretazio Zentroa.

Aurreko horiek ez ezik, Kultura Erakunde honek Kresala (hitzaldi eta formatu txikiko eszena- eta zine-arteetarako aretoa) eta Arte Plastikoetako Udal Tailerraren kudeaketa ere hartzen du bere gain.

SKAk udaleko erakundeek eta elkarteek egiten dituzten jarduerak sustatzen ditu, lankidetza hitzarmenak sinatuz edo diru-laguntzak emanez. Santurtzin Gabonetan egiten diren ekitaldien antolaketan ere parte hartzen du, bera arduratzen baita ekitaldiok koordinatzeaz.

  • Serantes Kultur Aretoa