Lana eta tokiko garapenerako zentroa

Santurtziko Behargintza udal zentroa da; santurtziar eta udalerriko enpresa guztientzako zerbitzu hurbilak eskaintzen ditu. Bere asmoa enpleguaren eta tokiko garapenaren dinamizatzaile eta sustatzaile izatea da.

Santurtziko “Behargintza” Enplegurako eta Toki Garapenerako Zentroa udal zerbitzua da, eta Santurtziko Udaleko Barne Araubideko, Giza Baliabideetako, Enpleguko eta Herritarren Segurtasunerako Arloaren mendekoa da, eta honako hauen laguntza du: EUDEL, BBK Gaztelanbidean eta Bizkaiko Foru Aldundiarena. Toki-eremuan enplegurako eta ekonomia-garapenerako politika aktiboak bultzatu eta sustatzeko instituzioaren interes eta asmoak betetzen ditu.

Hori dela eta, honako alor hauen inguruko zenbait ekintza prestatu eta garatzen ditu: lan-orientazioa eta lan-munduratzea, prestakuntza edota enplegua, kultura ekintzailea eta autoenplegua, eta udalerriko enpresa-sarearen eta beste zenbait sektoreren (merkataritza eta ostalaritza, besteak beste) sustapena.

Norentzat:

  • Udalerriko langabeak, batez ere laneratzeko zailtasun gehien dituzten taldeak.
  • Beren enplegagarritasuna hobetu nahi dutenak.
  • Beren enpresa abian jarri nahi duten pertsona ekintzaileak.
  • Enpresak.

Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak honakoak dira:

Informazioa

Sarri askotan, zentroaren beraren edota zentrotik kanpoko zerbitzuetara sarbidea ematen du; alegia, prestakuntza eta enplegurako edo ekonomia-sustapenerako jarduten duten beste erakunde edo zentro batzuetara.

Herritarrei arreta emateko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Jarduerak
  • Zentroaren zerbitzuen gaineko argibideak eta horietara bideratzea, erabiltzailearen ezaugarri eta beharren arabera.
  • Prestakuntzari buruzko argibideak: programa propioak edo beste zentro batzuetakoak, batik bat udalerrikoak (doako ikastaroak, Internet ikastaroak, lanerako prestakuntza, praktikak txandakatzen dituen prestakuntza…).
  • Enpleguari buruzko argibideak: programa propioak edo lan-eskaintzak (Lanbide, Internet, prentsa, lan-eskaintza publikoak…)
  • Enpresa-asmoak sortzeko edota enpresa-jarduerak abiarazteko argibideak.
  • Terminala: Lanbide.net.

Albisteak

Enplegu-deialdiak

Informazio gehigarria

  • Enpresen Zaintzarako Behatokiaren buletina 2014
  • Ikastaroak on line
  • Portuko operazio-teknikaria eta portu-zerbitzuak
  • Lanbide

Behargintza zentroa

Itsasalde 26

48980 Santurtzi

Telefonoa: 94 493 63 41

Faxa: 94 493 56 35

behargintza@santurtzi.net