Santurtziko Merkataritzako Bulego Teknikoa

Zer da Merkataritzako Bulego Teknikoa?

Bulego honen jarduera-eremua Santurtziko merkataritza-ehunean dago, bere gain dauden 450 merkataritza enpresa baino gehiago hartuz.

Helburuen artean honako hauek ditu: tokiko ekonomia-jarduera sustatzea eta merkataritza-enpresen lehiakortasunerako gaitasuna hobetzea.

Zeintzuk zerbitzu eskaintzen ditu?

Helburuak lortzeko, Merkataritzako Bulego Teknikoak hurrengo funtzio horiek burutzen ditu:

  • Merkataritzako sustapen eta dinamizazio jarduerak antolatzea.
  • Prestakuntza jarduerak antolatzea.
  • Merkataritza-asoziazionismoa eta publiko eta pribatuaren arteko elkarlana  sustatzea
  • Saltoki berrientzako eta egonkortutako saltokientzako aholkularitza.
  • Sektorearen inguruko alderdi guztiei buruzko informazioa.
  • Diru-laguntzei buruzko informazioa ematea eta horiek kudeatzea.
  • Tokiko merkataritza sektoreko datu-bilketa eta datuen analisia.

Santurtziko Udaleko Merkataritzako Bulego Teknikoa Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzaren Merkataritzako Bulego Teknikoen sarean dago.

  • Santurtziko merkataritza direktorioa

Hurbildu gure bulegora

Artatzeko ordutegia: 9:00 - 14:00

Itsasalde, 26 48980 Santurtzi

94 461 53 10

comercio@santurtzi.eus

  • Hiri Ekonomiaren Plan Estrategikoa

Berriak

RSS iturria ikusi